Nor Gara

 

Arkitektura, errehabilitazio eta hirigintza arloetan lanean gabiltzan gaitasun handiko 3 arkitekto eta arkitekto tekniko baten artean sorturiko estudio berritzaile bat gara. Gure estudioa Goierrin kokatzen da, eta Gipuzkoa osotik erreforma, ITE eta Eraginkortasun Energetikoen Ziurtagiriak egiten ditugu.

 

Filosofia

 

DENA estudioan arkitektura eta hirigintza jasangarriarengaitik apustu egiten dugu, ingurugiroa errespetuz tratatu eta gure proiektuak pertsonen osasun eta erosotasuna hobetzeko diseinatuz. Energetikoki eraginkorrak diren eraikinen sorreran puntakoak gara, horretarako ingurua zaintzen duten materialen erabilera, eguzki energia, argi naturala, orientazioak.. kontuan hartuz.

 

Helburua

 

DENA arkitektura estudioaren helburua arkitektura, eraginkortasun energetikoa eta arkitektura bioklimatikoaren kontzeptuak bateratzea da.

 

Eraikinetan barne baldintza optimoak lortzeko ahalik eta energia kontsumo gutxien erabiltzen saiatzen gara. Horretarako eraikinen energia kontsumoa txikitzeko neurri eta estrategiak kontuan hartzen ditugu, beti ere, eraikinen erosotasun maila gutxitu gabe.

 

Errehabilitazio funtzional eta jasangarrien alde apustu egiten dugu, eraikin zaharrei bizitza berri bat eskainiz. Horretarako, baliabide, estrategia tekniko, eta diseinuaz baliatzen gara, eraikinen irisgarritasun eta isolamendu termikoan (fatxada, arotzeria, estalkian…) hobekuntzak lortuz.

 

Gure proiektuetan argi naturalaren erabilerak, alderdi bioklimatikoekin batera hartzen duen garrantziak, DENA estudioa, puntako estudio berritzaile batean bilakatzen du.